Behemoth

Erlojuaren noranzkoan, Behemoth (Lurrean), Ziz (zeruan) eta Leviathan (itsasoan), XIII. mendeko eskuizkribu iluminatu batean.

Behemoth (hebreeraz: בְּהֵמוֹת‎bəhēmōṯ) Joben Liburuan agertzen den Bibliako izaki mitologikoa da, Jaungoikoak Hasierako kreazioaren narratiban sortutako kaos-munstro primigenioa. Leviatan munstroarekin parekatuta dago, eta juduen tradizioaren arabera justuentzako elikadura eskainiko dute amaierako-denboran[1]. Metaforikoki, entitate oso boteretsu eta handi bat izendatzeko erabiltzen da. Elizen Arteko Bibliaren itzulpenean hipopotamo gisa agertzen da[2].

  1. The Oxford guide to people & places of the Bible. Oxford University Press 2001 ISBN 0-19-514641-7. PMC 45439956. (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
  2. Jb 40:15

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search